Hiru asteko ikastaroa izango da, betiko moduan, eta hilaren 21ean hasiko da, DYAk Larramendi kaleko 7. zenbakian duen egoitzan.
Ikastaroa egiteko ez da beharrezkoa aurreko ezagutzarik izatea; egunerokotasuneko arrisku nahiz egoerei aurre egiteko bide eta moduak irakatsiko dizkiete: bihotz eta birika supertzea, zauriak, hausturak nahiz erredurak.
Astelehenetik ostiralera, 19:00etatik 21:00etara izango dira saioak, hiru astez. Behin ikastaroa amaituta, berriz, froga bat gainditu beharko da, DYA Gipuzkoak eskaintzen duen sorosle tituluaren jabe egiteko.
Ikasle kopuru mugatua izango da, eta matrikula 110 euro ordaindu beharko dute ikasleek. Horrela, izen-ematea nahiz informazioa 943 46 46 22 telefonoan eskuratu daiteke.