Oriako uraren gainetik ibiliz, maisuki

Naiara Roldan de Aranguiz 2015eko irailaren 5a

Oriako ur gainetik ibiltzea posible dela erakusti dute bigarrengoz Waterline jaialdiko partaideek. Ibili, hegan egin eta baita dantzatu ere.

Oreka mantenduz, gaur eta bihar artean, 70 pertsona ariko dira 9 soka ezberdinen gainetik Zerkausi inguruan. 10:30ean, beroketekin batera, igo dira soken gainera eta igandeko 15:00ak artean ez ia etenik egongo.

Uraren gainean partadeen trebezia ikusteko aukeraz gain, Waterline II. edizioak munduko HighLine errekorgilearen hitzaldia ere eskainiko du. Alejandro Gimeno Tortosa ariko da iluntzeko 20:00etan Zerkausian.

 

GAUR, IRAILAK 5

10:00. Bigarren Waterline jaialdiaren aurkezpena.

10:30. Beroketak.

12:00. Jokoa: SpaceLine.

14:00. Jokoa:BlindLine.

15:00. Parte hartzaileentzako bazkaria.

16:00. Feee session.

17:00. Oreka gunea jarriko dute proba egin nahi duenarentzat, Zerkausian.

17:30. Jam TricLine WaterLine.

18:30. Free session.

20:00. Alejandro Gimeno Tortosa HighLine errekorgilearen hitzaldia, Zerkausian. Bere testigantzez ariko da, eta galderak ere egiteko aukera izango da.

BIHAR, IRAILAK 6

10:30. Beroketak.

11:30. Jokua "Best trick".

12:00. Oreka gunea, Zerkausia (guztientzat).

12:30. Jokua "Zinta luzeena denbora gutxien".

13:30. Jokua "1 vs. 1".

15:00. Amaiera.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!