Nerea Eizagirre 17 urtez azpiko Espainiako selekziora deitu dute

Ataria 2015eko irailaren 1a

Futbol jokalari tolosarrak Añorgan jokatzen du. Irailaren 7tik 9ra egingo diren lan saioetara deitu dute.

Kirolak.net-ek zabaldu duen berriaren arabera, Nerea Eizagirre tolosarra Espainiako 17 urtez azpiko selekziora deitu dute. Hain zuzen ere irailaren 7tik 9ra egingo diren lan saioetara.

Eizagirre Tolosa CF-en hasi zen futbolean jokatzen, eta ondoren, Añorgak fitxatu zuen. Realarekin ere entrenamenduetan ibilia da tolosarra.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!