Zinea aire librean, Gau Giroren barruan

Ataria 2015eko abuztuaren 5a

Azken urteetan bezala, aurten ere zinea aire librean izango da Tolosan, Gau Giroren barruan. Bihar Larramendin Arthur eta Minimoiak haurrentzako filma ikusi ahal izango da euskaraz, eta ostiralean Amarotzen La teoría del todo. Bi filmak 22:30etik aurrera eskainiko dituzte. 

Arthur eta Minimoiak pelikulako protagonista Arthur da. Amonak oheratzean kontatzen dizkion istorioekin liluratuta dago eta tribu afrikarrekin eta aitonaren liburu magikoan dauden asmakizunekin amesten du. Bere aitona orain lau urte desagertu zen era misteriotsu batean eta bere arrastoak jarraitzen hasten da Arthur  Minimoien lurraldera iritsiz.

La teoría del todo filmak Stephen Hawking astrofisikoaren eta Jane bere lehen emaztearen arteko harremana du ardatz. Cambridgeko unibertsitatean ezagutu zuten elkar 60ko hamarkada hasieran eta 25 urtez egon ziren batera. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!