Tolosako gazteak kalera atera dira. Ostiralean Uzturre kaleko 4. zenbakiko eraikina okupatu zuten bertan Gaztetxe bat sortzeko asmoz, baina ordu batzuk beranduago atera zituen, indarrez, Ertzaintzak.
Hori dela eta, gazteak Zerkausian bildu dira gaur, "ez dugunez gune bat, Zerkausia egin dugu gure gune", esan dute. Bihar ere bertan bilduko dira; 16:00etan asanblada egingo dute.