Izaskun Auzoko festen egitaraua aurkeztu dute

Irati Saizar Artola 2015eko uztailaren 24a

Zabalarreta parkean aurkeztu zuten festen egitaraua Maider Pikabea eta Roman Goenagak

Irailaren 4tik 6ra festa giroa nagusituko da auzoan. Aurten, berrikuntza gisa, Zabalarreta parkeari garrantzia eman nahi izan diote eta larunbat goizean entzierro txikia ospatuko da bertan.

Prest dituzte azken aldian entzute handia hartzen ari diren Izaskun Auzoko jaiak. Ekitaldi ezberdinez bete dute irailaren 4tik 6rako asteburua.

Aurreko urteetako egitarauarekin alderatuta bi gauza azpimarratu nahi izan dituzte. Bata, Zabalarreta parkeari erabilera ematea entzierro txikia ospatuz eta bestea, danborrada orduz aurreratzea, zenbait auzotarrek hala eskatuta.

Horrez gain, festen azken egunera arte tiketak egongo dira salgai. Igande iluntzean emango dituzte jakitera bi saridunak; lehen sarituak Iriarte jatetxean afaria irabaziko du eta bigarrenak Denak tabernan.

Hona hemen egitarau osoa:

Ostirala, irailak 4

18:00. Txupinazoa, txokolatada eta ondoren, buruhandiak.

19:30. Trikipoteoa albizturtarren eskutik, txoznetatik hasita.

19:45. Danborrarien deialdia.

20:45. Danborrada afaria.

22:30 Danborrada Bonberenea txarangarekin.

 

Larunbata, irailak 5

11:00. Entzierro txikia Zabalarreta parkean.

12:00. Mozorro tailerra Sputnik plazan.

14:00. Auzo bazkaria Izaskun plazan.

19:00. Sagardo dastaketa pintxoekin Izaskun plazan.

21:00. Zahagi ardoa Izaskun plazan

23:00 Kontzertuak: Anger, Libe eta Bi Bala

 

Igandea, irailak 6

9:00. Diana Tolosako udal txistulari bandaren eskutik.

10:00. Umeentzako gaztelu puzgarria Sputnik plazan.

10:30. Tortila prestaketa.

11:00. Toka txapelketa: gizonezkoak, emakumezkoak eta haurrak.

12:00. Tortilla txapelketa, ondoren, pintxopotea.

13:00. Udaberri dantza taldearen emanaldia.

14:00. Zahagi ardoa Izaskun plazan.

15:45. Umeentzako apar-festa Sputnik plazan (eguraldi ona bada).

17:00. "Izaskungo auzoko mus txapelketa 2015" Denak tabernan.

17:00. Umeentzako DJon diskofesta Sputnik plazan.

19:00. Amaiera festa piñatarekin.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!