Elena Basagoitia, Gipuzkoako Erakunde Publikoen zuzendaria

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko uztailaren 23a

Asteartean zehaztu zituzten EAJ buru den sailetako zuzendaritzak

Gipuzkoako Foru Aldundiko gobernu batzordeak joan den asteartean aukeratu zituen zenbait batzordetako zuzendariak; zehazki, EAJ buru den batzordeetako lehendakariak. Arduradun horien artean da Elena Basagoitia tolosarra, gizarte zerbitzuen esparruan, Erakunde Publikoen zuzendaria izango baita bera, agintaldi berrian.

Foru aldundia astez aste ari da datozen lau urteetako lantaldea izango dena osatzen, eta asteartean, Basagoitiarenarekin batera, bete zazpi izendapen onartu zituzten batzarrean.

Gaur egun, Tolosako Ekinbide Etxeko lehendakaria da Elena Basagoitia, 2013an Ana Arretxeren lekukoa hartu baitzuen jardun horretan

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!