Gaizka Maizak Iraurgin jokatuko du datorren urtean

Mikel Iraola 2015ko uzt. 16a, 14:14

TAKE utzi eta Azpeitiko Iraurgi taldean jokatuko du ibartarrak. Bere lekua betetzeko Telmo Igartua gaztea fitxatu du talde tolosarrak.

Asteak pentsatzen ibili ostean, Gaizka Maizak baiezkoa eman dio Iraurgiri. Orain arte TAKEn bere entrenatzaile eta taldekideei jakinarazi die erabakiaren berri. Modu horretara, EBA mailan jokatzetik Zilarrezko LEB mailan jokatzera pasako da jokalari gaztea.

Yon Gonzalezen taldearentzat garrantzia handiko jokalaria izan da aurten. Denboraldiko neurketa guztiak jokatu ditu, 26 guztira, eta batez beste, 25 minutu baino gehiago jokatuko ditu horietako bakoitzean. Orotara 339 puntu eskuratu ditu, eta bera izan da taldeko saskiratzailerik onena, Jon Azaldegik baino lau puntu gehiago eskuratu ondoren. 14,1eko batez besteko balorazioa izan du norgehiagoka bakoitzeko.

Fitxaketa berria

Bere lekua betetzeko, gaztetasunaren aldeko apustua egin du TAKEk: Telmo Igartua joko-antolatzailea fitxatu du. Zumarragakoa da, eta 18 urte ditu. Orain arte, juniorra izanda ere, Nazional Mailan aritu da Goierriko taldearekin, eta Gipuzkoako Junior Selekzioarekin ere jokatu du azken urtean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!