Haurrak eta festa, umore ona

Mikel Iraola 2015eko uztailaren 10a

Txupinazoarekin batera, zoramena iritsi da Iurreamendi auzora. Bi eguneko festak hasi dituzte.

'Zuzendu gure oinak, entzierro hontan, otoi!'... entzierroaren aurreko ohiko kantua amaitu bezain laster jaurti dute suziria, eta horrekin batera irten dira zezenak. Haurrak, hara eta hona ibili dira, zezenen aurretik, eta entzierro lasterraren ondoren, plazan errekortari lanak egin beharrean izan dira.

Haur jolasak izan dira ondoren, eta batek baino gehiagok blai eginda amaitu du. Eguraldi beroa pasatzeko apropos! Aurpegiak pintatzeko aukera izan dute, baita txokolatea dastatzeko ere.

Erlazionatuak

'Zuzendu gure oinak, entzierro hontan, otoi'

Itzea Urkizu Arsuaga 2015 uzt 09 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!