Beldur zoriontsu hori

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko uztailaren 3a

Amarotz auzoko jaiak 16:00ak puntu-puntuan hasi dira festaguneko suziriak iragarrita, eta buruhandien korrika saioek abiarazi dute igandera bitarteko egitaraua.

Txupinazoaren hotsa entzun baino lehen, auzo lokaletako atean zain zeuden hainbat gaztetxo, buruhandien zain. Beste askok ere atera hurbildu nahi zuten, baina bazen sabela estutzen zien beldur bat; beldur zoriontsu hori.

Buruhandiarengana hurbildu nahi, bana ezin. Gurasoen bizkarra erabili dute askok, maskuriaren kolpeaz babesteko, eta beste asko, bere txikitasunean, ausardia handiz jarri dira koloretako buru erraldoidunen aurrean; haur ausartak buruhandien etsai.

Eta baita beroa ere, ez baitute giro, gaur, panpinen azpian doazen gazteek, Amarozko aldapetan gora eta behera korrika ibiltzeko. Txosnaguneko antolatzaileek prestaturiko ur-baldeak ederki etorriko zaizkie, ziur.

Mozorro jaiarekin jarraituko dute goizaldera arte, eta asteburuan ere ez da aspertzeko betarik izango Amarozko jaietan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!