Badator amaroztarren astebururik horiena

Itzea Urkizu Arsuaga 2015ko uzt. 2a, 13:38

Bihar hasiko dira Tolosako Amarotz auzoko jaiak.

Bihartik igandera bitarte, zapi horia lepoan jantzita ibiliko dira amaroztarrak, auzoko jaiak ospatuz. Sanferminei inbidia gehiegirik izan gabe, bizilagunen epelean urteroko egitaraua osatu dute, eta beheko aparkalekua izango da, aurten ere, festarako gune nagusia.


Antzerki asteko emanaldiak jairik tipikoenekin uztartuz, otorduak izango dira nagusi, ajoarriero, sardina nahiz parrilaren kutsuaz, eta musikarik ere ez da falta izango, banda, txistulari, txaranga, erromeria edo DJen soinura. Azkenik, auzoko etorkizuna ere festan heziko dute, haur jolas eta puzgarriekin.

Egitaraua

Uztailak 3, ostirala
16:00. Jaien hasiera iragartzeko suziria eta buruhandiak.
18:00. Beti Gazteak lokalean karta-jokoen finala: eskoba, seiko urrea, txintxon eta punttua.
19:00. Txokolate jatea San Blas elkartearen eskutik.
19:30. Tolosako Musika Bandaren kontzertua.
20:30. Triki-poteoa.
21:30. Mozorro gaua: auzo afaria eta DJ Jo Ta Txoren saioa, goizaldera bitarte.

Uztailak 4, larunbata
08:00. Auzo garbitzea Txukun Txarra Zaharra taldearekin.
10:00. Diana Konponezinak txarangarekin.
10:00. Amarozko txirrindulari proba, Patxi Rodriguezen omenez, kadete mailan, Oriako txirrindulari eskolak antolatuta.
10:30. Haurrentzako puzgarriak eta jolasak.
10:30. Tenis txapelketaren finala.
12:00. Ajoarriero lehiaketa.
12:30. Amarozko haurren dantza emanaldia.
14:30. Ajoarriero lehiaketako sari banaketa eta, ondoren, auzo bazkaria.
15:30. Puzgarriak eta jolasak.
16:00. Mus txapelketa auzokoentzat.
17:00. Herri kirol erakustaldia, Hodei Ezpeleta, Oskar Basatxu eta Laura Basatxuren eskutik.
21:00. Euskaraokea eta playback-a guztientzat.
21:30. Parrillan erretako jakiak.
23:00. Kontzertuak: Ingo al deu eta Ziribulio Sound System.

Uztailak 5, igandea
09:30. Diana Tolosako txistularien eskutik eta, ondoren, meza.
11:00. Artisau eta mineralen erakusketa festa gunean.
11:00. 6-14 urte bitarteko gaztetxoen futbol txapelketa.
12:30. Dantza poteoa.
14:30. Auzo bazkaria Konponezinak txarangak girotuta. Jubilatuen sari banaketa ere izango da.
18:00. Toka txapelketa auzokoentzat.
19:30. Aurreskua.
20:00. Sardina jatea Zelaia anaien musikak girotuta.
00:00. Festei amaiera emateko suziria eta sardinaren hileta.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!