Parte-hartze handia Arsenal elkarteak antolatutako areto futbol txapelketan

Ataria 2015eko uztailaren 1a

Igandean eman zitzaion amaiera Arsenal elkarteak antolatutako Areto Futbol Txapelketari. 27. edizioa zen aurtengoa, eta 63 taldetan banatutako 600 neska-mutikok hartu dute parte.

Antolatzaileak gustura geratu dira parte-hartzearekin. Hauexek izan dira emaitzak:
 
Alebin mutilak:
  1. Hoberenak
  2. Txispa
  3. Zuloaga txiki
  4. Babarrunak
Alebin neskak:
  1. Iratxoak
  2. Karramarroak
  3. Denak bat
  4. Katxo Berza
Benjamin mutilak:
  1. Alegitarrak
  2. Zizurkildarrak
  3. ALL Blacks
  4. Letxu Urdinak
Benjamin neskak:
  1. Anoetako Kukuak
  2. 2005 Izarrak
  3. Eguzki Disdiratsuak
  4. Hirukide

Sari banaketa ekitaldian, elkarteko lehendakaria ez ezik, Patxi Amantegi zinegotzia eta Mikel Arruabarrena Eibarko futbol jokalaria izan ziren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!