Amaia Segurola: "Teknikoki ez nuen lasterketa ona egin"

Asier Imaz 2015eko uztailaren 1a

Lesiotik irten, lehiatzen hasi, eta Espainiako Txapelketarako gutxienekoa denbora egitea lortu du Amaia Segurolak (1988, Tolosa). 400 metro hesietan aritzen da 26 urteko gaztea, eta abuztuaren 1ean eta 2an hitzordu garrantzitsua izango du Castellòn.

Ia segundo batean hobetu zenuen gutxieneko marka, etxean lasterka eginez, gainera.  
Probak bukatzen ari zitzaizkidan. Lesio batetatik irten berria naiz, eta etxean Gipuzkoako Txapelketa jokatzen zela aprobetxatuz, lehiatzea erabaki nuen. Ondo atera zitzaidan gutxienekoa lortuz. 


Kontatzen duzunean, erraza dirudi. Zein da sekretua?  
Oso gutxi lehiatu dudan arren, ez naiz geldirik egon. Neguan gimnasioan eta bizikleta egiten ibili naiz. Orain lortutakoa, hala ere, ez nuen espero. Lehen lasterketa zen eta hesiak ukitu gabe nituen. ... gustura eta hobetzeko gogoz nago.


Espainiako Txapelketarako hilabete geratzen zaizu.
Kalitatezko entrenamenduekin hasiko gara orain, eta ea marka pertsonala hobetzea lortzen dudan. Minutu bat eta 44 ehunenekoan daukat, eta jaistea lortzen badut, edo horra inguratzea, Castellón finalera pasatzeko aukerak izango nituzke.


Berazubiko lasterketarekin alderatuz, ia bi segundo gutxiago dira.
Teknikoki ez nuen lasterketa ona egin, eta horrek pentsaera positiboa sortzen dit, hobetzeko asko dudalako.


Eta minutu batetik jaistea, nola ikusten duzu?
Hori da betik ametsa edo ez dakit nola deitu. Aurten ere saiatuko naiz. Egia esan ez nuen orain horrela egoterik espero, eta aprobetsatu egin nahi dut, eta aurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!