Hamaikagarren aldiz egingo dute TolosandBlues

Ataria 2015eko ekainaren 25a

Uztailaren 2an izango da lehen emanaldia eta Tolosa eta Goierriko lagunek osatzen duten Stars Blues taldeak eskainiko du estraineko kontzertua.

Tolosako alkate, Olatz Peonek eta Iñigo Martin antolatzaileak aurkeztu dute aurtengo edizioa. Musika estilo hau ezagutzen ez dutenentzako gonbita luzatu du Peonek. Antolatzaileek, "herriko tabernen prestutasuna eskertu dute, jaialdi hau antolatzeko laguntza eman dutelako beti". Aurkezpen ekitaldian izan dira Star Blues taldeko Jon Barreros eta Jon Labaien.

Hau da aurtengo TolosandBluesen egitarua:

UZTAILAK 2

20:30. Star Blues taldea, Maria Luisa Agirre doktorearen plazan.

 

UZTAILAK 3

20:00. Big Dani, Dani Perez eta Victor Puertasekin batera. Illargi taberna.

22:30. The Soul Messengers taldea. Euskal Herria plazan.

 

UZTAILAK 4

13:00. Paul. S. Martin eta Joan Pau Cumellas. Lopez Mendizabal plazan.

19:00. Four Friends taldea. Solana4 kalean.

22:30. Big Dani eta Sharrie Williams. Plaza Berrian.

 

UZTAILAK 5

13:30. Paul S. Martin eta Joan Pau Cumellas. Saikin 2 tabernan.

20:00. Txaston Dixieband taldea. Txurrerian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!