Mazkiaran eta Goenaga onenak Iurreamendin

Tolosaldeko Ataria 2015ko eka. 20a, 21:15

Ainhoa Mazkiaran eta Jesus Mari Goenaga segalariak izan dira puntuazio onena eskuratu dutenak Euskal Herriko Banakako VII. Sega Txapelketan. Gaur, hirugarren eta azken jardunaldia jokatu da.

Almitza Sega elkarteak antolatzen duen txapelketan, emakumezkoetan, Ainhoa Mazkiaranek eskuratu du lanik onena egitea 01:40:23ko denbora eginez. Atzetik Alaitz Imaz hernialdearra izan da 01:42:15eko denborarekin eta hirugarren onena Ainhoa Galarraga ibartarra, 01:53:84ko denborarekin. Hauen atzetik sailkatu dira Ainara Otamendi ibartarra eta Irati Astondoa.

Gizonezkoetan, berriz, Jesus Mari Goenagak 02:46:12ko denbora eta lehen postua lortu ditu. Atzetik, 02:46:32ko denborarekin Bixente Mitxelena sailkatu da, eta hirugarren postua Koldo Arzelus tolosarrarentzat izan da. 02:57:39ko denbora egin du segalari tolosarrak. 

Hauen atzetik sailkatu dira: Altzo Jauregi, Julen Gabirondo, Andoni Urrutia, Aimar Garmendia, Arkaitz Arteaga, Jokin Garmendia, Pabi Astondoa, Oier Urkola, Mikel Berakoetxea, Gorka Urrutia, Ander Zugasti, Andoni Dorronsoro, Jon Otegi, Joakin Garmendia, Mikel Lizartza, Angel Maguregi, Joseba Galarraga, Iñaki Apalantza eta Arkaitz Lizarralde.

Sailkapen orokorrean, emakumezkoetan lehen postua Alaitz Imazek lortu du 179 punturekin. Bigarren sailkatua Ainhoa Mazkiaran izan da 177 puntu eskuratuz eta hirugarren sailkatua Ainhoa Galarraga 174 punturekin. Laugarren eta bosgarren postua, Irati Astondoa eta Ainara Otamendirentzat izan dira, hurrenez hurren.

Gizonezkoen sailkapen orokorrean Bixente Mitxelena nagusitu da 179 puntu eskuratuz. BIgarrena Jesus Mari Goenega 176rekin eta hirugarren sailkatua Koldo Arzelus tolosarra izan da hiru saioetan 174 puntu lortuz. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!