Igor Agirre eta Jone Amonarrizentzat Kimu Berri lehiaketaren bigarren saria

Ataria 2015eko ekainaren 19a

Argazkia: @enekobidegain

Euskarazko komunikabideen balio soziala neurtzeko tresna lantzen aritu dira Jone Amonarriz eta Igor Agirre tolosarrak. Kimu Berri lehiaketaren bigarren saria eskuratu dute.

Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko Komunikazioa graduko laugarren mailako ikasleek euren Gradu Bukaerako Lanak (GBL) aurkeztu dituzte enpresa eta erakundeetako ordezkarien aurrean, Aretxabaletako campusean egin den ekitaldi akademiko irekian. Ekitaldia Kimu Berri sariak banatzeko baliatu da.

Hala, pitchingerako aurkezpen laburrak baliatuta, Kimu Berrik ikasturteko proiektu interesgarrienak saritu ditu. Kimu Berri lehiaketaren helburua gazte eta ikasleen artean ekintzailetasuna sustatzea da.

Bigarren saria eskuratu dute Jone Amonarriz eta Igor Agirre tolosarrek, euskarazko komunikabideen balio soziala neurtzeko tresna lantzeagatik. Tolosaldeko Ataria-ko kolaboratzaile dira biak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!