2015/06/26 11:30
11:30. Toka lehiaketa, Tolosako Harizpe elkarteak antolatuta, San Frantzisko pasealekuan.
18:00. Zezen-plazan, xexenak eta poniak haurrentzat.
19:00. Berdura plazan, "San Joan" sagardo-txapelketa. Txapelketa bitartean, debaldeko dastaketa: bakailaoa, sagardotan egositako txorizoa eta sagardoa. Antolatzailea: Batasuna elkartea.
19:00. "Elorza-Larrañaga" trikitilariak kalez kale ibiliko dira, herria doinuz alaitzen.
19:00. Usabal kiroldegian, koadrilen arteko "Tolosa Kup" areto-futbol txapelketako finalak (19:30ean 3. eta 4. postuak, 20:30ean finalak).
22:45. Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestraren 35. urteurreneko kontzertua Euskal Herria plazan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?