Kadeteak Nafarroan txapeldun

Asier Imaz 2015eko ekainaren 11

Alebinak eta infantilak Barakaldora joango dira igande honetan.

Tolosa CF taldeko kadeteak Nafarroan izan dira. Bertan, I. Itaroa-Huarte Txapelketa jokatu dute, eta albiste onak alde guztietatik etorri dira. Lehenik eta behin, txapelketa irabaztea lortu dutelako tolosarrek. Eta ondoren, jokalari onenen sariak ere Tolosara etorri ekarri dituztelako. Txapelketako atezain onena Naroa Jauregi izendatu zuten, eta jokalari onena, Zuriñe Iglesias.


Bitxikeria bezala, eskualdeko jokalariek Undiano Mallenco epaile nafarrarekin argazkia atera zutela aipatu behar da.


Kadeteak ez dira liga amaitu ondoren partidak jokatzen jarraitzen duten bakarrak. Tolosa CF-eko alebinak eta infantilak Barakaldora joango dira igande honetan, XIII. Ezagutuz- Carlos Gurpegui Txapelketan parte hartzera. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!