Unean bertan estalkiarekin lanean zebilen langile bat, baina ez du zauririk. "Bat-batean gertatu da dena" azaldu du.
Orain, teknikari eta arkitektoak gertatutakoaren zergatia eta erantzukizunak aztertzen ari dira. Segurtasunagatik obra eten egingo dela jakinarazi du Tolosako Udalak, eta ingurua itxi dute.
Martxoaren 16an hasi ziren estalkia eraikitzeko lanekin.





