Hiru sindikatuak Leitzan eraildako garraiolariaren hilketa salatu du

Ataria 2015eko ekainaren 4a

Garraiolarien Euskal Herriko Sindikatuak adierazi du "onartezina" dela.

"Onartezina bada lanean segurtasun baldintza minimo batzuk ez edukitzeagatik istripu bat izatea, are tamalgarriagoa da pertsona hori eraila izatea. Gertaera are larriagoa da tiro egin duena, trebatutako pertsona bat baldin bada, eta gainera, herritar guztiok ordaintzen duguna, besteak beste, gu guztiok babesteko: garraiolariak, ere bai". Hitz horien bidez gogor salatu du Hiru sindikatuak gaur Leitzan jazotakoa. 

Ekintza "neurrigabea" dela kritikatu dute, eta horrek "argi" uzten duela "ustezko egilearen izaera". Era berean, "beharrezkoak diren neurri guztiak hartzea" espero dutela azaldu du, "gertatutakoa argitu dadin eta erruduna ez dadin zigorrik gabe geratu".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!