Mundu osoko dastamenak, Tolosako jakien zain

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko ekainaren 4a

Nazioarteko Gastronomia Akademiako kideak Euskal Herrian bira bat egiten ari dira, eta Ibai Iriartek eta Josemari Gorrotxategik.

Gatronomia zaleak eta adituak dira, eta munduko hainbat txokotakoak, gainera. Euskal Herria ezagutzen ari dira egunotan, eta gaur Tolosan izan dira Nazioarteko Gastronomia Akademiako kideak.

Donostian, Arabako Errioxak eta Bilbon izan dira Tolosako jakiak ezagutu aurretik, eta eguerdian Ibai Iriarte alkateak eta Josemari eta Rafael Gorrotxategik harrera egin diete, Gorrotxategi txokolate museoan. Eraikinaren nahiz bertako tresnen azalpenak eman dizkiete, eta baita txokolatea egiteko moduenak ere.

Ondoren, Roberto Ruiz sukaldariak mokadu berezia prestatu die guztiei, eta bazkari legea Arzaken egin dute, bidaia biribilduz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!