Justo Lillo izango da Tolosa CF taldeko entrenatzaile berria

Asier Imaz 2015ko eka. 3a, 12:16

Iker Dorronsororen lekua hartuko du tolosarrak. Azken denboraldian kadeteen entrenatzailea izan da, eta Ohorezko Mailatik Euskal Ligarako igoera lortu du.

Justo Lillo tolosarrak jauzi handia emango du denboraldi berrian. Kadeteak entrenatzetik lehen taldea entrenatzera pasako da.

Erregional Ohorezko Mailako taldea azken bi urteetan Iker Dorronsorok entrenatu du, baina zuzendaritzak ez dio kontratua luzatu. Bere lekua hartuko du Lillok. Kadeteekin denboraldi borobila osatu du aurten tolosarrak, irabaztea zeukan guztia irabaziz.

Justo Lillo Juan Manuel Lillo entrenatzailearen anaia da. Eibar B taldean entrenatzaile ibilitakoa da Lillo, eta Liverpoolen ere lana egiteko aukera izan zuen.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!