Tolosako infantil txikiek liga irabazi dute, finalean Reala gaindituta

Ataria 2015eko ekainaren 3a

Larunbat goizean Astigarragako futbol zelaien, Tolosa CF-ko Infantil Txiki taldeak 3-4 irabazi zuen Realaren aurkako ligako finala.

Mutil urdinek partida ona jokatu zuten, non finalera heltzeko urtean zehar erakutsitako dohain bikainak plazaratu zituzten: joko ona, borroka eta talde lan bikaina.

Taldea momentu oro markagailuan aurretik joan zen; 0-2 lehenik, 1-3 ondoren, 2-4 eta 3-4 azkenik. Hala eta guztiz ere Realak ez zuen amore eman partida bukatu arte. Partidako golak Haimar Marcos-ek (3) eta Jon Balda-k egin zituzten. Mutilen denboraldia bikaina doa, eta asteburu honetan, biribiltzen saiatuko dira Zubietan: Euskadiko Txapelketan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!