Saskibaloi hitzordu ugari astebetean

Tolosaldeko Ataria 2015ko eka. 1a, 17:29

Denboraldia amaituta dela, TAKEk hainbat ekintza ireki antolatu ditu hilabete honetan zehar adin ezberdinetako jendearentzat.

Emakumezkoen Euskadi-Venezuela, Tolosan

Ekainaren 13an, Euskadi eta Venezuelako euskadiko selekzioen arteko neurketa jokatuko da Usabal Kiroldegian, 18:00etatik aurrera. Neurketa hori ardatz hartuta, egun osoko egitaraua izango da saskibaloia gustuko dutenentzat.

Hori dela eta, Jaume Ponsarnau eta Rafa Pueyo entrenatzaileek hitzaldi bana emango dute goizeko 11:00etarik aurrera. Gipuzkoa Basketeko entrenatzaileak joko erritmoen inguruan hitz egingo du eta Bilbao Basketeko prestatzaile izandakoak, berriz, baloirik gabeko jokoaz jardungo du. Izen-emateak takekirolkomisioa@gmail.com helbidean egin behar dira, izen-abizenak, telefonoa eta kluba zeintzuk diren zehaztuz. Sei euro balio ditu eta 0138 0016 12 0010169631 kontuan sartu beharko dira.

Arratsaldean, berriz, 16:00etatik aurrera, TAKEko lehen taldea Euskadiko 19 urtez azpikoen selekzioaren aurka arituko da, emakumezkoen partidaren aurretik. 

Federación Vasca. El próximo día 13 de junio el polideportivo de Usabal acogerá un clinic con Jaume Ponsarnau y Rafa Pueyo coincidiendo con la disputa de los encuentros de las selecciones de Euskadi femenina, ante Venezuela, y la selección U19 masculina, ante el TAKE SB de liga EBA.

El clinic dará comienzo a las 11.00 y estará dividido en dos apartados: Jaume Ponsarnau hablará sobre "los ritmos de juego" mientras que el bilbaíno Rafa Pueyo lo hará sobre "el juego sin balón".

La inscripción al clinic costará 6,00€, haciendo la inscripción enviando un email a takekirolkomisioa@gmail.com indicando el nombre, apellido, teléfono y club. El ingreso se deberá de hacer en la cuenta corriente: 0138 0016 12 0010169631 (Bankoa).

El clinic computará como 2 horas para los cursos federativos de entrenador.

Por la tarde la cita comenzará a las 16.00h con el choque entre el conjunto local del TAKE SB de liga EBA y la selección de Euskadi U19 para cerrar la jornada de baloncesto con el encuentro internacional entre la selección de Euskadi femenina ante Venezuela a partir de las 18.00h.

- See more at: http://www.basketbasko.com/cas/noticiasdet.asp?id=1999#sthash.sl9oXYcu.dpuf

Gaztetxoentzako, kanpusa

Ekainaren 15etik 18ra, berriz, haurren txanda izango da. 2003tik 2007ra bitarte jaiotakoek, saskibaloi kanpusa izango dute Usabal kiroldegian. Arratsaldez, 15:30etik 18:00etara, saskibaloian jokatzen ikasiko dute jokoen bidez. TAKEkoak direnentzat 12 euroko prezioa izango du, eta gainontzekoentzat 15 eurokoa, eta interesatuek takesb@takesb.eus helbidera idatzi beharko dute. Gainera, parte hartzaile guztiei kamiseta bana oparituko zaie.

3x3 txapelketa, ohitura bihurtuta

Azken urtetan ohitura bilakatu da sanjoanen aurreko 3x3 txapelketa. Egun osoan zehar giro bikaina izaten da Gernikako Arboleko eta San Frantziskoko saskibaloi kantxa inprobisatuetan. Aurten ekainaren 20an izango da.

Goizeko 09:00etatik aurrera, 13:30ak arte, alebinen eta infantilen taldeak arituko dira nor baino nor. Talde irabazleak Shanti Kirolak dendan gastatzeko 200 euroko opari txartela jasoko du, eta bigarrenak, berriz, 100 euroko txartela.

Arratsaldean, berriz, 15:30etik hasita helduen txapelketa izango da. Dagoeneko 30 taldek eman dute izena. 20 euro ordaindu beharko dira talde bakoitzeko, eta sari ugari daude:

Mutilen lehenengo taldeak: 4 afari FRONTON jatetxean
Mutilen bigarren taldeak: 4 afari BETI-ALAI jatetxean
Nesken lehenengo taldeak: 4 afari LUR-LAN jatetxean
Nesken bigarren taldeak: 4 afari ORUE erretegian
Sari berezia: 4 afari PHOTOKAFE jatetxean

Aurten, gainera, Gehitu elkartearen proiektuan parte hartzeko aukera izango dute jokalariek. Eskuragarri izango dira elkarte honek eskainitako kolorezko lokarriak txapelketan zehar erabili ahal izateko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!