Takbar Haddiri elkartasuna adierazi diote

Tolosaldeko Ataria 2015ko mai. 30a, 16:33

Tolosaldeako eta Goierriko Saharar herritarrek eta Tolosaldea Sahararekin elkarteak, gaur eguerdian Tolosako Trianguloan egin dute elkarretaratzea, Takbar Haddiri elkartasuna adierazteko.

Elkarteratzean Takbar Haddiri babesa adierazi diote. Pasa den maiatzaren 15etik Las Palmas de Gran Canariako marokoar kontsulatu kanpoan, gose greban dago, amaierarik gabeko gose greban. "Marorokoar kolonoek bere 21 urteko semea, Mohamed Lamine Haibala erahil zuten, eta hilketaren ikerketan egondako injustiziaz konturatuta, bere kabuz bukaera arte aztertu eta gertatutakoa argitu nahi du", adierazi dute elkarteko kideek.

Guztiagatik MINURSO (Mision de las Naciones Unidas para el Referendum Sahara Occidental) ondorengo hauek adierazi ditu:

1. Hilketa honen inguruko ikerketa independente bat irekitzea y inguratzen duten egoera argitzea, orain dagoen moduan autoritate okupatzaileek egia gorde eta gorpuarekin batera lur eman nahi diotelako.

2. Bouchaaib Dinar, Abderrahim Dinar eta Yassin Al-Marbouh kolonoak atxilotzea, gaur egun libre jarraitzen dutelarik, akusazio publikoaren aldetik ezta instrukzio epaitegitik inongo jarraipenik egin gabe.

3. Ospitalean Mohamed Lamine Haidalarengan egindako axolagabekeria medikoa aztertu eta arduradunak epaitu, batez ere El Hachmi Naoufal doktorea.

4. Mohamed Lamine Haidala, zauritua egon ostean, komisarian polizia marokoarren aldetik izan zuen atxiloketa eta galdeketa ikertu eta El Aaiungo Wilayako Segurtasuneko polizia judizialeko arduradunak atxilotzea.

5. Mohamed Lamine Haidalaren gorpua mediku espezialista eta inpartzialek hobitik ateratzea eta egin beharreko autopsia egitea, hilketaren zergatiak jakin daitezen.

6. Gorpua familiari entregatzea hileta duin bat izan dezan.

7. Familiari kalte ordainak ordaindu, bere semearen hilketagatik eta jasandako min fisiko, psikologiko eta galera materialengatik.

8. Familiaren etxean dagoen “estado de sitio” bukatzea, etxe barrura jada hiru aldiz sartu baitira, horrek dakartzan tortura eta materialen suntsiketarekin amaituz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!