Kresalak zipriztindutako asteburua

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko maiatzaren 30a

Bisiguaren festa antolatu dute Txinparta eta Casino elkarteek, eta sardinak erre dituzte parrillan, Trianguloa plazan.

Tradizio txiki bilakatu da, jada, Tolosa eta Orioren arteko senidetze gastronomikoa. Horrela, beste urtebetez kostaldeko kresalaren bizia barrualderaino sartu da, bisiguaren festarekin. Txinpartan nahiz Casinon eskainiko dituzte otordu ederrekin batera, arrainari eskainitako asteburua kalera ere atera nahi izan dute eta, larunbat goizeko egitarau oparoari elementu bat gehiago txertatuz, sardinak erre dituzte, Trianguloko parrillan.

Katxiña erretegiko txakolin berriak eta sardina usainak erakarririk, kresalez zirpiztindu dira herritarrak, gustura.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!