Liliak, eskuz esku amets

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko maiatzaren 30a

Lore eta Landare Azoka bereziak hartu ditu, gaur, Tolosako plazak; eguraldi paregabeak are ederragoa egin du giroa.

Udaberria amaitzen, eta uda ate joka, loreek protagonismo berezia hartzen dute leiho, balkoi eta belazeetan. Horrela, Tolosako larunbatek berez nahiko kolore baldin badute, gaur are biziagoak izan ditu koloreak, Lore eta Landare azoka bereziarekin.

Euskal Herri osoko mintegien postuekin batera, Tolosako Udalak eta Tolosa&Co elkarteak bigarrenez antolaturiko lore-konposizioen lehiaketak ere arreta piztu du herritarrengan, eta 20 parte hartzaile inguru aritu dira, lore eta landareekin beren sormena dantzan jarriz. Bi sari zituzten prest, eta Altzora joan dira biak, Nagore Murua eta Ana Maria Amiano ama-alabak izan baitira lehen eta bigarren sariak eskuratu dituztenak. Trukean, Tolosako lore-dendetan erabiltzeko ordainsariak irabazi dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!