Zerkausiko sukaldetik, artzain apurrak

Ataria 2015eko maiatzaren 30a

Artzain apurrak prestatu dituzte hilean behin izaten den Lurretik Sukaldera ekimenean.

Peio Doyhartzabal Astelehena jatetxeko sukaldariak eta Joseba Telleriak, Lurretik Sukaldera ekimenean artzain apurrak prestatu dituzte txorizoa, urdaiazpikoa eta patata purearekin lagunduta.

Goizean goizetik Zerkausian prestatutako sukaldean goxo-goxo eta mimoz prestatutako pintxoak herritarren artean banatu dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!