Lehiarik ez, kirola lagun denean

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko maiatzaren 30a

Eskola Kirolaren jaia ospatu dute Tolosaldeko 300 neska-mutil inguruk; giro bikaina izan da Berazubi estadioan.

Eskola Kirolaren garrantzia plazaratu eta ikasturtea biribiltzeko festa izan dute, goizean, eskualdeko ehunka gaztetxok. Urte osoan egindako kirola alde batera utzita, ariketa fisikoaren alderik ludikoenari eutsi diote gaur. Bide horretan, kiroletan izan beharreko jokabide egokia ere aldarrikatu dute, gaztetxo nahiz gurasoei begirako jarraibideekin.

Korrika saioarekin hasitakoa Berazubiko pistaren itzuliarekin jarraitu dute, eta Eskola Kirola letrekin mosaiko erraldoia osatu dute ondoren. Zumba saioa ezagutzeko aukera ere izan dute, eta opariak banatu dizkiete ondoren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!