Aurrez ere Tolosako entrenatzaile izan bazen ere, Dorronsoro azken bi urtetan izan da Tolosako entrenatzaile karguan. Pasa den urtean talde urdina igoera faserako sailkatu zen, baina Erandio eta San Inazioren aurka berdinketak erdietsi zituen fase horretan eta ezin izan zuen hirugarren mailara igo. Aurten, berriz, sailkapenean laugarren amaitu du denboraldia Tolosak.
Ordezkoa dagoeneko lotuta
Zuzendaritzak dagoeneko aurkitu du ordezkoa, eta jokalariei gaur bertan jakinaraziko die nor den entrenatzaile berria. Datozen egunotan egingo du publiko klubak.