Pasahitza (zaharra)

Nola ikusten gaituzte euskaldunok hizkuntza gutxituetako kideek?

Ataria 2015eko maiatzaren 20a

Garabidek landutako 'Beltzean mintzo' dokumentala izango da ikusgai, gaur, 19:00etan, Tolosako Kultur Etxean. 7 hizkuntza komunitateko 14 pertsonak euskararen herriari buruzko euren gogoeta azaltzen dute.

Maddi Iñarra Garabideko teknikariak azaldu duenez, kitxua, nasa, nahuatl, kaqchiquel, aimara, maputxe eta maia yukatek hizkuntza komunitateetako ordezkariek beraien hizkuntzaren egoeraz eta euskararengandik ikas dezaketenaz hitz egiten dute eta, bide batez, "guk haiengandik ere ikasteko aukera eskaini digute dokumental honetan". Garabide Elkartea euskararen berreskurapen esperientzia Hegoaldeko jatorrizko herriekin konpartitzeko sorturiko elkartea da: "Konpartitzea, bi norantzatan ulertzen dugu, denok dugulako zer emana eta zer jasoa elkartruke horretan".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!