Sanjoanetako kartel onena aukeratzeko epea, zabalik

Ataria 2015eko maiatzaren 19a

Bost lanek pasa dute epaimahaiaren galbahea. Igandera arte izango dute herritarrek botoa emateko aukera.

Atzo iluntzean bildu zen Tolosako kartel lehiaketako epaimahaia eta lehen galbahea pasa zieten aurkeztutako lanei. Bostek lortu dute epaimahaiaren oniritzia eta orain, herritarrena lortzea geratzen zaie. Epaimahaiko kideen arabera, "maila altua izan da eta urtetik urtera zailagoa izaten ari da lehen aukeraketa egitea".

Epaimahaiak hautatutako lanak gaur arratsaldetik aurrera egongo dira ikusgai Antonio Maria Labaien kultur etxeko areto nagusian. Herritarrek beren gustukoena aukeratu dezakete kultur etxean bertan edo www.tolosa.eus orrialdean eman daiteke maiatzaren 24a arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!