Arte Kale bizia marraztu dute

Ataria 2015eko maiatzaren 16a

Tolosako Kale Nagusia, Arte Kale, kolorez jantzi dute. Goizetik bertako dendak kalera atera dira.

Eguraldiak lagundu ez duenez, produktuak atera dituzte kalera, baina ez dituzte haurrentzako tailerrak eta bestelako ekitaldiak egin, baina eguraldiak atertzera egin bezain pronto egingo dutela esan dute. Egun guztian egongo dira ekitaldiak; musika entzun ahalko da, erosketak egin, jolastu... Okindegiak, gainera, garagardo berezia banatuko du gaur arratsaldean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!