Nepaldarrak gogoan

Ataria 2015eko maiatzaren 16a

Tolosaldean badira Nepaletik etorritako pertsonak, eta horiek, Hegoaldeko Herriak taldearekin elkarlanean, postua jarri dute Trianguloan. Pasa den astean ere jarri zuten, eta bertan dirua  biltzen dute Nepalera bidaltzeko. Botikak erostea da euren asmoa.

Tolosarekin batera beste hainbat herritan ere jartzen dute postua eta bi asteburu hauetan 15.000 euro biltzea lortu dute. Astebururo jarriko dute postua Tolosako azokak erakartzen duen jendetza aprobetxatuz.

Hau ez da ordea, Nepalek jasan dituen bi lurrikarak direla eta elkartasuna azaltzeko dagoen modu bakarra. Tolosako Udalak ere herritarrei egin die dei laguntza bideratzeko.  Egunean 4.000 pertsona ingururen beharrak asetzeko ur edangarria sortzeko planta  eraikitzeko asmoz, udalak 6.000 euro jarri ditu, eta herritarrei Rokpa Euskadi elkartearen bidez diru ekarpenak egiteko deia luzatu die. Hiru kontu ireki ditu elkarteak horretarako:

Kutxabank: 2101 0092 17 0010299584

Euskadiko Kutxa: 3035 0006 46 0600104607

Caixa: 2054 2024 09 9163776050

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!