2015/05/29 - 2015/05/31 00:00
Vignemale mendira irteera.
Maiatzak 29, ostirala: Tolosatik irten eta Cauterets herrian dagoen Peyranere aterpean lo egin.
Maiatzak 30, larunbata: Pont d’Espagnen (1.496 m.) kotxeak utzi eta Baysellance aterpera igo (2.651 m.) bertan lo egitera, lau ordu t'erdi-bost orduko igoera dago. Aukera egongo da nahi duenarentzat Hourquette d’ossouetik Petit Vignemalera (3.032 m.) igotzeko.
Maiatzak 31, igandea: Vignemalera igo (3.298 m.) 3 orduko igoera dago aterpetik, ondoren berriro Pont d’Espagneko aparkalekura jaitsi eta tolosara buelta. Eraman beharreko materiala: neguko materiala, kranpoiak eta pioleta barne.
Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org, azken eguna maiatzaren 21a, ostirala.
Izena ematerakoan 20 € aurreratu beharko dira ondorengo kontuan: Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?