Tolosako udalbatzak Khelifa Tadjineren eraso arrazista salatu du, aho batez

Ataria 2015eko maiatzaren 14a

Alderdi guztiek onartu dute adierazpen instituzionala.

Renfe-ko segurtasun zaindariek aljeriar jatorriko tolosar bati egindako eraso arrazista dela eta, Tolosako Udalak "argi adierazi nahi du udalak ez duela inongo eraso xenofobo eta arrazistarik onartuko eta bere gaitzespen eta elkartasun guztia adierazi nahi dio erasotuari. Argi dugu, Tolosa anitza dela eta aniztasunetik eraiki behar dugula herria, denok dugulako lekua eta elkarrekiko errespetutik denok aberatsago izango garelako".

Zentzu horretan, Tolosako udalak Renferi "gertaturikoa argitzeko" eskatu dio, "azkar, batez ere, horrelako egoerarik berriro gerta ez dadin eta gertaeren aurrean erasotzaileen aurkako neurriak hartu ditzan". Era berean, erasoaren lekuko izan ziren herritarrei kolaborazioa ematea eskatu du udalak.

Azkenik, ostiralerako SOS Arrazkeriak eta Jatorkin Elkateek 'Eraso arrazistarik ez' lelopean Trianguloan deitutako gaitzespen elkarretaratzearekin bat egingo duela adierazi du udalak, eta herritarrei bertaratzea eskatu die.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!