Pasahitza (zaharra)

Baserritarrei omenaldia egingo diete maiatzaren 9ko azokan

Ataria 2015eko apirilaren 30a

Baserritarren eta sukaldarien arteko elkartasun jardunaldia antolatu dute hurrengo asteko azokan, maiatzaren 9an. Baserritarren lana eskertzea izango du helburu ekimenak, eta sukaldariak, bertsolariak eta kantua izango dira.

Tolosako azokak baserritarren lana eskertu eta eurekiko babesa adierazteko omenalditxoa egingo die hurrengo asteko azokan. Eguerdian izango da omenaldia, baina, horrekin batera, goiz osoan zehar beste hainbat ekitaldi ere izango dira azokan. Batetik, baserritarrek aukeratutako produktuekin pintxoak prestatuko dituzte sukaldariek, eta horiek dastatzeko aukera izango da. Betsteik, bertsoak izango dira, Maialen Lujanbio eta Unai Agirreren eskutik, eta Erramun Martikorena ere izango da kantuan, Zerkausian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!