Iaz irekitako bideari jarraiki, aurten ere Haurren Hiria egitasmoa egin dute Tolosan. Helburua etxeko gazteenen iritziak kontuan hartuta etorkizuneko Tolosa eraiki ahal izatea da. Kale Biziak proiektuaren barruan gaia lantzen aritu dira eskoletan, eta gaur, ikasturtean landutakoa plazaratzeko aukera izan dute.