Tolosako PSE-EEk udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du

Ataria 2015eko apirilaren 25a

PSE-EEren Tolosako alkategaiak, Jose Ignacio Asensiok, udal hauteskundeetako osatu duten zerrenda aurkeztu du. "Zerrenak berrikuntza eta eskarmentua batzen ditu, Tolosako PSE-EE alderdiaren hazkuntza prozesuaren isla dira", esan du.

Zerrenda 17 pertsonek osatzen dute, 10 gizonezko eta 7 emakumezko. Hainbat arlotan lan egiten dutela esan du Asensiok, eta kudeaketarako duten ahalmena nabarmendu du.

Era berean, azken lau urteak galdutzat eman ditu; "Bilduk azken lau urteak galdu ditu. Tolosa eta Gipuzkoa gelditu ditu".

Hau da PSE-EEren Tolosako zerrenda:

1.- Jose Ignacio Asensio

2.- Cristian Fernandez Susin

3.- Yolanda Mintegui Soroa

4.- Oscar Hugo Renedo Nieto

5.- Aitziber Madariaga Egaña

6.- Jose Javier Maiza Aizcorbe

7.- Saioa Blazquez Arbizu

8.- Jose Luis Vilanova Alonso

9.- Maria Jose Susin Montoro

10.- Jose Antonio Fernandez Saez

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!