Bailara jatetxeko Beñat Gereka komunikazio arduradunak azaldu duenez, arrautza 65 gradutan egin dute, pintxoari egitura berezia eman asmoz. Gerekak esan duenez, goizean goiz egon dira azokako postuak ikusten: "Postuz postu joan gara produktuak ikusi eta baserritarrekin hitz egiteko".
Bailarako ezaugarria garaian garaiko produktuak erabiltzea dela esan du eta horregatik dela ezinbestekoa baserritarrekin harreman zuzena edukitzea. "Produktuak hartzeko momenturik egokiena zein den jakiteko baserritarrekin hitz egin behar da, harreman zuzena oso garrantzitsua da, gaur goizean bertan baserritar batek produktu berri baten inguruan hitz egin digu... ezinbestekoa da baserritarrekin harreman zuzena edukitzea", esan du.