Afrikako harribitxi ezkutuak

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko apirilaren 24a

 6 1429896997271
 10 1429897002004
 17 1429897011360
 25 1429897022979
 5 1429896996087
 7 1429896998507
 8 1429896999658
 9 1429897000813
 11 1429897003084
 12 1429897004221
 13 1429897005547
 14 1429897006869
 15 1429897008512
 16 1429897009767
 18 1429897012884
 19 1429897014160
 20 1429897015814
 21 1429897017398
 22 1429897018831
 23 1429897020533
 24 1429897021721
 26 1429897024399
 27 1429897025707
 1 1429896990739
 2 1429896992559
 3 1429896993732
 4 1429896994903

Kultura Aniztasunaren Nazioarteko Egunaren harira, Afrikak erakusketa antolatu dute Tolosako Aranburu jauregian; Alfons Rodriguezen argazkiek osatu dute erakusketa ikusgarria.

Tolosaldea Garatzeneko Migrazio Sailak eta Afrikar Batasuna elkarteak elkarlanean antolatu dute erakusketa, eta maiatzaren 16ra bitarte zabalik izango da. Gaur egin dute komunikabideen aurreko bisita, eta Ibai Iriarte Tolosako alkateak tresnatzat jo du erakusketa: "Argudio bat da eskualdean dugun kultura aniztasuna erakusteko".

Bide horretan, Migrazio Saileko Kristina Moralesek "estereotipoak atzean uzteko moduko irudiak" ikusgai izango direla azaldu du: "Komunikabideetan nahiz sarean Afrikaren inguruan erakusten dizkiguten irudiak, ia beti, oso bestelakoak izan ohi dira. Erakusketa honetan hamaika eta bat Afrika daudela ikusi ahal izango da, kontinente aberatsenetakoa dela ere bai, paisaia eta naturari dagokionez".

Beren aldetik, Afrikar Batasuna elkarteko kideek eskerrak eman nahi izan dizkiete erakundeei, beren helburuak azalduz: "Euskal Herrian etorkin bizi gara, eta elkartea sortu genuen guztiok elkartu eta babesa izateko. Horrela, afrikar kultura eta historia gure seme-alabei erakustearekin batera, euskaldunekin ezagutza trukatu nahi dugu. Oso pozik gaude erakusketarekin".

Horrenbestez, erakusketarekin batera, beste hainbat egitasmo prestatu dituzte eskualdean Kultura Aniztasunaren Nazioarteko Egunari begira eta, tartean, Alfons Rodriguez argazkilariaren bisita ere izango da, asteartean, erakusketan; bisitaren ondoren Afrikar Batasuna elkarteko kideek beren herrialdeko jakiak prestatu eta banatuko dituzte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!