Goar Artetxek urtebetez jarraituko du TAKEn

M.Iraola 2015eko apirilaren 21a

Taldean jarraituko duela jakinarazi du jokalari beteranoak; hori egin duen lehen jokalaria da.

Goar Artetxek ez du erretiroa hartuko aurten. Pasa den urtean denboraldia amaitzean hau azken urtea izango zuela jakinarazi bazuen ere, urtebete gehiagoz TAKE-n jarraituko duela jakinarazi du.

Aste honetan eman dio taldeari erabakiaren berri, azken asteetan emaztearekin asko hitz egin eta gero. «Hurrengo urtekoa bai izango dela azkenekoa», dio. «Ondoren, saskibaloi entrenatzaile izan nahiko
nuke».

TAKE-n oso gustura da Artetxe, eta horrek ere baldintzatu du erabakia hartzerako orduan: «Familia bat gara, giro ona dago, kantxan nahiz kanpoan. Horrela errazagoa da».

Modu horretan, taldean jarraitzeko asmoa duela jakinarazi duen lehen jokalaria da. Datozen aste hauetan hasiko dira gai honen inguruan hizketan entrenatzaile eta jokalariak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!