Euskadiko Nordic Walking elkarteak taldetxoa osatu du Tolosan, eta hilean bitan elkartzen dira, teknika hori lantzeko. Hankei ez ezik, soinaren goiko aldeari ere eragiten dio ibiltzeko modu horrek, eta bi makil behar izaten dira.
Saioak doakoak izango dira, eta 18:30ean ekingo diete eskolei.