EH Bilduk udal hauteskundeetarako Tolosako zerrenda aurkeztu du

Imanol Garcia Landa 2015ko api. 18a, 13:24
Tolosako EH Bilduren udal hauteskundeetarako zerrendaren hainbat kide.

Ibai Iriarte egungo Tolosako alkateak eta EH Bilduko zerrendaburuak "denon konpromisoa" eskatu du, "etorkizuna sortuz, eta hau koloretakoa izan dadin, guztiona, anitza".

Zerrenda ondoko hauek osatzen dute: Ibai Iriarte San Vicente, Lore Agirre Zipitria, Onintza Lasa Arteaga, Inaki Irazabalbeitia Fernandez, Igor Ezenarro Balda, Maria Lasa Arruabarrena, Pello Etxabe Zabala, Kepa Diaz de Alda Imaz, Josune Agirrezabala Zubillaga, Agurtzane Uzin Berasaluze, Dani Lopez Moreno, Marixel Lopez-Mendizabal Sindona, Koldo Arsuaga Artola, Kristina Pelaez Errazkin, Alvaro Atorrasagasti Placencia, Garazi Egiguren Urkola eta Hasier De los Rios Soraluze. Ordezkoen zerrenda ondokoa da: Nagore Arrue Ramon, Mikel Arreseigor Astibia, Olga Perez Vitoria, Igor Agirre Uriarte, Mari Nieves Insausti Salaverria, Aitor Sukia Solana, Aloña Peñagarikano Mujika, Alaitz Gorostidi Oteiza eta Oihan Beltz Zulueta Solozabal.

Ibai Iriartek azaldu duenez, "talde ederra gaude udalean sartzeko prest, baina zuek gabe, zuen babesik gabe gutxirako balioko duena. Ontzi handi honetan tripulazioko kideak denok garelako, egin dezagun bidea". Iriartek  "ez konfiatzeko" gaineratu du: "Hemen ez dago ezer egina, eta batzuk edozeinekin elkartzeko prest egongo dira gu hemendik kanporatzeko".

Mezu bat zabaltzeko eskatu die herritarrei Iriartek: "Udaberria EH Bildu delako, bizitza, kolorea, ilusioa, etorkizuna EH Bildu delako, 24ean gu guztion ahotsa garaile irten dadin, egin dezagun lan gogor".

Xabier Olano Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko EH Bilduren hautagaia ere ekitaldian izan da, eta Tolosako EH Bilduren zerrendaren aurkezpenari buruz "ilusioz eta konfiantzaz" hitz egin du: "Ikusi dugu lau urte hauetan Tolosako Udalean zein lan egin den, eta inguruko herrietan ere zenbateko lan txukuna egiten, eta ahalegindu gara Gipuzkoan ere berdina egiten. Harro gaude egindakoaz. Beti egongo da zer hobetu, eta bigarrengo aukera behar dugu bai Tolosak bai eskualdeak eta bai Gipuzkoak aurrera jarraitu behar dutelako hasitako aldaketan".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!