Tolosaldeko gizarte anitzaren isla

Ataria 2015eko apirilaren 17a

Zerkausiko kristalerak egunotan badu ikuspegi ezberdina; kristaletik haratago begiratu beharrean kristaletan bertan zintzilikatutako argazkiak ikusteko proposamena da "Ari gaitun" erakusketa. Inauguratu berri da Targazkiren argazki erakusketa, Tolosako argazkilari amateur elkartearen. Tolosako Udalaren Kultura sailaren eta Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun sailaren laguntza du kultur ekimen honek.

Argazkilari amateurrek objektibo aurrean jarritakoak eskualdean bizi eta jatorri ezberdina duten emakumeak dira. Tolosako alkate Ibai Iriartek inaugurazio ekitaldian eskualdearen aniztasuna goraipatu nahi izan du, eta horrela aipatu erakusketak aniztasun hori erakusten laguntzen duela adierazi du. 

Targazkiko kideek "genero aldetik diskriminazio positiboa" burutu dutela nabarmendu dute, "gizonezkoen gehiegizko presentzia mediatikoa konpentsatu nahian". Modeloak gainera euren egunerokotasunean ageri dira: liburu artean, kirola praktikatzen, egunakariak irakurtzen, gidatzen...

Erakusketa ikusgai egongo da gaurtik hasi eta maiatzaren 16a bitartean Zerkausian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!