Topic, zinemagile gaztetxoentzat plato

Naiara Roldan de Aranguiz 2015eko apirilaren 8a

 5 1428513146885
 9 1428513265282
 1 1428513035863
 2 1428513061413
 3 1428513087071
 4 1428513118537
 6 1428513176484
 7 1428513205246
 8 1428513233912
 10 1428513295185
 11 1428513328398

Pazko Astean 6-14 urte bitartekoentzat animazio ikastaro gune da Topic. 

Topic-ek haurren opor egunak nola bete badaki, Pazko Astean egunero 09:00-13:00 bitartean txotxongiloen animazio ikastaroa eskaintzen ari baita.

Aurtengoan 6-14 urte bitarteko 15 neska-mutilek izena eman dute ikastaroan eta June Gerriko eta Miriam Sagarna Topic zentroko pedagogia departamentuko hezitzaileen laguntzaz film labur bat nola sortu ikasten ari dira.

Filmaren prozesu osoa egitea dute helburu; istorioa sortzetik hasi, pertsonaiak mamitzen jarraitu, plastilina eta bestelako elementuak erabiliz atrezzoa muntatu, fotogramaz fotograma filmatu eta azkenik ahotsa sartu. Etrokizuneko zuzendarientzat esperientzia baliagarria.

June Gerrikok azaldu bezala Topic-ek antolatutako ikastaro guztiak trinkoak dira, «haurrek prozesu guztia jarraian ikas dezaten», kasu honetan film labur bat nola egin ikastea da helburua. Behin prozesu osoa beteta, eta «denboraz garaiz bagabiltza, animazio mota ezberdinak ikasiko ditugu», azaldu du Topic-eko hezitzaileak.

Ikasleak eskulanetan aritzeaz gain atsedenerako tartea ere izaten dute Euskal Herria plazan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!