Ostegunean hasiko da udaberriko zine zikloa

Ataria 2015eko martxoaren 30a

Asteazkenean jarriko dira salgai bonoak. Zine eskaintzaz gain, hiru dokumental ere proiektatuko dira. Jarraian trailer guztiak:

Asteazkenean jarriko dituzte salgai apirila eta maiatzeko zine zikloko bonoak, 17:00etatik 19:00etara Leidorreko leihatilan. Bi bono mota izango dira oraingoan: bata ziklo osorako baliagarria; eta bestea, Aste Santu ondorenerako soilik balioko duena.

17 filmek osatzen dute eskaintza. Hauxe da egitaraua:

Tartean, aparteko emanaldi batzuk izango dira:

XALBADOR, IZANA ETA IZENA filma eta MARTIN UGALDE, BIHOTZA GOLKOAN film laburra
Apirilaren 29an, 20:00, Topic aretoan, doan

MINERITA film laburra (AVANTI POPOLO filmarekin batera)
Apirilak 30, 19:15 eta 21:45, Leidor

JOSTUNAK - Gure Esku Dago ekimena
Maiatzak 6, 19:00, Leidor

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!