Ekozinemaldia, bestelako zine begirada Leidorren

Naiara Roldan de Aranguiz 2015eko martxoaren 25a

Ekologistak Martxan elkarteak bederatzigarren aldiz antolatu du jada Ekozinemaldia zine jaialdia. Tolosan hiru egunez jarraian, zinemaz beste begirada batez gozatu eta ikasteko parada izango da. 

Ekozinemaldiak Euskal Herri mailan aurten jorratuko duen gai nagusia fracking da. Gaiaren aukeraketaren zergatiaz honela mintzatu dira Ekologistak Martxan elkartetik: «Instituzioen eta petrolio-enpresen arteko sator-lanak salatu nahi ditugu». Honela, Tolosan gaia jorratuko duten hainbat film egongo dira ikusgai.

Atzo edizio honen lehen dokumentalak ikusgai izan ziren Leidorren: Fractura, la maldicion de los recursos; El caso Sarayaku; Mis desventuras con Repsol: de Ecuador a EH eta Petrolioaren lioa.

Gaur, beste lau zine ekoizpen aurkeztuko zaizkio Tolosako publikoari: Voces en transicion; Argentina libre de fracking; Dame mas gas eta Decrecimiento en un minuto.


Ostegunean azken filma eskainiko du Ekozinemaldiak, 19:30ean Leidorren. Hau da, Jean-Paul Jaud-ek zuzendutako Tous cobayes? transgenikoen gaia jorratuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!