Pasahitza (zaharra)

"EITBko zuzendaritzak bere eskutik soilik egin nahi du aldaketa"

Ataria 2015eko martxoaren 23a

EITBko zuzendaritzak aurrera jarraitzen du abian jarritako erregulazio txostenarekin. Txosten horrek EITBko irratietako hirurogei langilerengan izango du eragina, tartean, Aitor Elduaien kazetari tolosarrarengan.

Joan den astean jakin zen Roge Blasco, Fermin Etxegoien edota Itziar Alduntzin irratiko ahots ezagunak kaleratuko zituztela. Orain, izen-abizen gehiago argitaratu ditu Berriak, eta horien artean dira, eskualdeko Aitor Elduaien eta Edurne Ayuso.

Elduaienek esan duenez, erregulazio txostenak 60 langilerengan izango du eragina, baina, "horietatik, 30 langile txostenaren ezaugarrietatik kanpo utzi nahi dituzte, inolako kalte ordainik gabe, esaterako, kaleratu nahi dituzte". Tolosarrak azaldu duenez, irratia egiteko era aldatzeko asmotan dabil EITBko zuzendaritza, "baina, bere eskutik egin nahi du, besteen eskutik ere egin ordez, langileen iritzia ere jakin beharrean, alegia".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!