Zuhaitz egunaren ingurumarietan ohikoa da haur eta gaztetxoak naturara hurbiltzeko jarduerak antolatzea eta, horrela, Samaniego ikastetxekoen txanda izan da gaur.
Lehen Hezkuntzako 5. mailako neska-mutilek horretan pasatu dute goiza, Santa Luzia auzoko baratze hazitegian, eta hiru ikasgela txandaka aritu dira aitzurra hartuta, Goroldikoen laguntzaz.